Pasa den urtean, Barañain Abesbatza Ponferradara joan zen Solera Barciana abesbatzak urtero antolatzen duen Habanera lehiaketan parte hartzera, eta oraingoan haiek Barañainera etorri dira.
Urriaren 8an, Barañaingo udaletxeko erabilera anitzeko aretoan elkartu ziren bi abesbatzak. Bisita oso berezia izan da, Solera Bercianak 50. urteurrena ospatzen baitzuen eta Barañain Abesbatzak 40.a. Bi abesbatza hauek oso biziak dira, eta ilusio handia dute orain arte bezala segitzeko.