Beti konposizio berriei beha, errepertorio ezezagunak aurkitzen, musikagileei sorkuntza berriak eskatzen, baina beti jendearekin eskuz esku, eguneroko bizitzaren taupadetatik aldendu gabe.

Helburuak: kultura ereitea, zirrarak oparitzea, hausnarketak eragitea...

Baldintzak: adin guztientzat, espazio eta aukera guztietan, kide guzti-guztien emozioa tarteko…

Barañain Abesbatza gara, kontakizunak abestu eta abestiak kontatzen ditugulako.

Gure ametsa: inor epel ez uztea

 

 

    

 

 

     

 

 

Guk erabiltzen ditugun cookiak geureak nahiz besteenak izan daitezke, Internet-en egindako ibilaldia atseginagoa izan dadin.
Internet-en, gurekin jarraitzen baduzu, gure cookie-kudeaketari ongi deritzozula pentsatu behar dugu.