Musika korala oinarri hartuta, belaunaldi arteko talde eklektiko honek ikuskizun berri eta harrigarria eskaintzeko dohaina dauka denboraldiz denboraldi. Izan ere, zentzuz baina konplexurik gabe uztartzen dituzte orotariko estetikak, formatuak eta kokapenak.

Beti konposizio berriei beha, errepertorio ezezagunak aurkitzen, musikagileei sorkuntza berriak eskatzen, baina beti jendearekin eskuz esku, eguneroko bizitzaren taupadetatik aldendu gabe.

Helburuak: kultura ereitea, zirrarak oparitzea, hausnarketak eragitea...

Baldintzak: adin guztientzat, espazio eta aukera guztietan, kide guzti-guztien zirrara tarteko…

Barañain Abesbatza gara, kontakizunak abestu eta abestiak kontatzen ditugulako.

Gure ametsa: inor epel ez uztea.

Guk erabiltzen ditugun cookiak geureak nahiz besteenak izan daitezke, Internet-en egindako ibilaldia atseginagoa izan dadin.
Internet-en, gurekin jarraitzen baduzu, gure cookie-kudeaketari ongi deritzozula pentsatu behar dugu.