2018-2019ko ikasturteko lehen hiruhilekoan, Barañain Abesbatzak Nafarroako 6 udalerritan kantatuko du, Nafarroako Abesbatzen Federarioak antolaturiko “Nafarroan abesbatzek” ziklo barruan. Lehen emanaldia Lakuntzan izanen da, eta, besteak beste, Udazken soinuak obra kantatuko du, eta Ez dira nolanahiko emakume hauek antzerki eta kantu emanaldia izanen da.
Bestalde, irailaren 4an, arratsaldeko 8,30etan, Barañaingo Sahats ikastetxean, partitura karpetak irekiko ditugu eta ahotsa, eztituko dugu.