Nafarroako Erriberara joatekoak gara

Cabanillas da Barañain abesbatzaren hurrengo jomuga.

Azaroaren 23an, arratsaldeko 7etan, Nafarroako Abesbatzen Elkartearen eta Cabanillaseko Udalaren eskutik, bertako kultur etxean ariko da abesbatza “Nafarroan Abesbatzak Zikloa”ren barnean. “Larrazkena gogoko dugu” programa interpretatuko du abesbatzak emanaldi horretan.

Cabanillasen bertan edo handik hurbil bizi bazara, zatoz larrazkeneko arratsalde hori gurekin ematera goxo-goxo.

Argibide gehiago nahi izanez gero, jo ezazu Cabanillasko Udalera edo honako web-orri honetara:  https://www.cabanillas.es/concierto-con-coral-baranain/

Barañain Abesbatza Beste ekitaldi batzuk

Guk erabiltzen ditugun cookiak geureak nahiz besteenak izan daitezke, Internet-en egindako ibilaldia atseginagoa izan dadin.
Internet-en, gurekin jarraitzen baduzu, gure cookie-kudeaketari ongi deritzozula pentsatu behar dugu.