PELLO RUIZ HUICI
Iruñea, 1970. Iruñeko Pablo Sarasate Kontserbatorioan eta Baionako Kontserbatorio Nazionalean egin zituen ikasketak, eta goi-mailako ikasketen amaieran bikain kalifikazioa eta urrezko domina eskuratu zituen, oboe eta ganbera musika espezialitateetan, hurrenez hurren.
1994an, Rerum Novarum hirukotea osatu zuen. 1995ean eta 1996an, oposizio-lehiaketa bidez, Barañaingo Musika Eskolan oboe irakasle lanpostua lortu zuen eta La Pamplonesa Musika Bandan oboe jotzailearena. 1997an, Iruñeko Joaquin Maya Musika Eskolan oboe irakasle lanpostua lortu zuen.
1997an, Euskadiko Orkestra Gaztean hartu zuten.
Sine Nomine Musika Lantegiaren sortzaile eta zuzendaria, 1988tik 2003a arte. Ahots-talde horrek bertako eta atzerriko zenbait lehiaketa irabazi zituen, Rodas-ekoa (2001ean), Arezzo-koa (2002an) eta Espainiako Concurso Permanente de Juventudes Musicales, besteak beste. Halaber, Iruñeko Ganbera Abesbatza zuzendu zuen 2001etik 2003a arte.
1998ko urritik 2004ko ekaina arte, Barañain Abesbatzaren zuzendari izan zen. Denbora tarte horretan Lizarran, Zumaian, Baionan, Iruñean, Tolosan, Sabadellen eta beste hainbat tokitan egin zituen emanaldiak. Honako sari hauek ere eskuratu zituen Barañain Abesbatzarekin: Autol-eko (Errioxa) XIII. Abesbatza Lehiaketako hirugarren saria eta nahitaez abestu beharreko lanaren interpretazio onenaren sari berezia, 2000ko ekainaren 16an eta 17an. 2001eko abenduan, berriz, Beriaingo (Nafarroa) XXVI. Gabon Kanten Lehiaketako lehenengo saria, eta 2002ko maiatzean, Arrigorriagako (Bizkaia) IV. Abesbatza Lehiaketako lehenengo saria.
Azkenik, 2005eko urtarrilean, berriz ere Barañain Abesbatzaren zuzendaritza hartu zuen. Urte berean lortu zuen oboe irakasle lanpostua Iruñeko Pablo Sarasate Kontserbatorioan.
Barañain Abesbatzaren zuzendari diharduen bigarren aldi honetan, taldea Vatikanoraino bertaraino eraman du; La Felguera-ko (Asturias) La Mina y La Mar nazioarteko VIII. lehiaketako lehenengo saria eta Axuntábense saria lortu ditu, eskualdeko lan baten interpretaziorik onenaren saria, hain zuzen ere. 2008ko azaroan, Villa de Avilés Nazioarteko Abesbatzen XXV. Lehiaketan bigarren saria eta Rosa Maria Tarruell sari berezia eskuratu ditu Barañain Abesbatzak, eta 2009ko urrian, Burgosko Antonio José izeneko VIII. abesbatza lehiaketan lehenengo saria.
Barañain Abesbatzaren zuzendari gisa 2011ko maiatzean lortu berri dituen sariak hauek dira: Zumarragako Antigua Abesbatzak izeneko lehiaketako lehenengo saria eta Tomas Garbizuren lan baten interpretaziorik onenaren saria, El eco de una habanera lanaren interpretazioagatik. Gainera, Barañaingo Abesbatzak 2012ko “Gran Premio Coral” lehiaketan parte hartu ahal izanen du, Zumarragako lehiaketaren irabazle den aldetik.


